Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
ESTRANHA FORMA DE VIDA
Inongo harri batek ez du gauaren zama nahi. Baina badu.
Neure sustraietan behaztopatzen naiz, eta antxintxika
egiten dut adiskideen etxerainokoa. Zer esanen diet?
Konketa uger batean utzi berri dudala uhanditzen
nire bihotza?
Nire samurtasun bortitzak barnean daramadan traidorea
ito duela?
Oka egiten dut eskailburuan. Kukututa itxaroten diot
goizalbari
Lehen urratsekin batera egiteko orain espaloi huts
direnetan aurrera
Hesien altzairuzko hotzak iratzarriko nau
Hegazti izuen hego hautsiek txarrantxan oldarka
Goian, oraino maite nautenek hozkailuan sartu dute
niretzat zena
Inoiz ezagutuko ez duten etorkizunaz mintzo dira
Hautsontziak errauts berriz bete dira
Inor ez da bestea bilatzera jolastuko gau honetan
Gau honetan harriek oso barneraino joanen dira lauhazka
Bonbila biztuta utziko da hallean
Herioren turbinak ez dira isilduko gau guztian
Norbait komunera jaiki da. Hodiek eskailburua argitzen dute
Eta hotz egiten du bakardadean
Egunsentiarekin, larderiazko kiratsak ez du alde eginen
Nola esan balaku? Nola maitazarre?
Nola nirea ez den kode garbi honetan?
Ezinaren ezpainek bilatzen naute
Zurezko zorua iratzartzen duten lehen urratsekin
Bebarruko ateari bultzatu eta abiatu eginen naiz
nola esan baratxe odolusten dena bezalaxe