Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
GAUEKO
Albiste izugarriek iratzarriko naute gaur ere
Gorpu bat aurkituko dute zohikaztegian
Eta begiak izanen ditu
Zerua bezain beltzak, idoroko duenari behatzeko
ezinago zabal
Oso lasaituko gaituzte gerora:
Ehundaka urte zeramatzan hilik
Kafe berria eginen dut. Polen zaparradak horituko du
balkoi hegala
Paper zaharrak nahasten emanen dut gaua. Ezaguna zait
Argazki zaharrek asaldatuko naute beren egonarritik
Eta loerrean, ahazturik nituen aurpegiak
laztanduko ditut ostera ere
Orain badakit zenbat urte harrapatuko ditugunekoa
lakio dela
Estakuru merke bat
Asasinoaren galdera koparen aurrean
Oroitzapenaren kaxoian zabaltzen emandako bizitzara
Maitasuna gatibu baten begiz ukitzera
kondenatu nahi gaituzte
Bizi garen artean itzalez hautsitako leihoetara loturik
Gurea da errua, zin egin genuen denak aterako genituela
Urkien sustraiek ez zutela inor sehaskatuko
guk alde egin ondoren
Elurpean sinatu genuen lur berriaren errugabetasuna
Sinetsidazu, orain ez nago arkeologiaren gorazarrea
idazteko
Berandu dut ezein zuritze aitorpen sinesgarri izateko
Ez naiz gauza izaniko galerek ekar dezaketena neurtzeko
Egunkari ebakinak arrantolatzen emanen dut
egunsentirainokoa
Zaldi urdinak gauaren lautadan egun berrien iragarle