Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
AUTOPSIA
Ez dut asmatuko egoki gordetzen datozen egunen tartean
Eskua ezarriko didate, erraiak arakatuko
Elurretan abandonaturiko barrunbeak argituko ditu
eskuargiak
Egundo erabili gabeko altzariak horma umelen kontra
pilaturik
Dagoeneko ezer islatzen ez duten leiho hautsiak
Etsipenak kausituko dituzte, ezinezko maitazarreak
Inoiz izanen ginenaren hazgarri galdua
Inoizko denboretan poltsiko zorroetan gordetako errautsez
zikinduko dira atzapar gosetiak
Izanen da pozarren agertuko denik:
Gorroto gogortuen hondarrek
lagunduko dituzte harako ibiliak
Ezer gutxi esku ezezagun bati heldu nahian
itotzearen ondoan
Ezer gutxi ostera hondarratzearen hilduraren aldean
Zer ote du. Zergatik horrenbesteko izua bihotz eri bati
Eta osten segitzen digute gorpua hoztu orduko
Eite gaitzeko herri batean sortzea suertatu zaigu zinez