Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
INOIZ BIHOTZAGO
Inoiz bihotzago izan zenak
Amets egiten du oraino apoarmatu izan zen garaiekin
Gogoaren etzanguetan gordetzen ditu elurrak estali oro
Eta baldar dakartza mintzora horditzen den aldiro
Inon bihotzago izan zenak
Balearen erraietan ikasitako hizkuntza adigaitzean ari zaizu
Ez du ahalegindu den arren besterik ikasi
Eta hau noizartekoa den galdetzeke zaramatza trumoipera
Inon bihotzago izan zenak
Uhaitz handiekin egiten duenean amets
Goaiak soin hanpatuak daramatza itsasora
Dagoeneko akitu da uraren orbain gorriak josten
Harriak ditu hondoan, eta hauek beti eginen dute azalera
Zein isiltasun hausten duten pentsatu gabe
Gauerdian iratzarriko gaituzten urratsak
Elkarren antzeko milaka oinatz haizearen lau ertzetan
Aurpegi desberdinak ematen kemin berari
Inoiz bihotzago izan zenak