Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
IKUSEZINAK
Bagaren indarrez egiten du barre mexikar erraldoiak
Eta urte eta ilusio zapuztu batzuk geroago
Nahui Olin-ek bezalaxe
Nahui Olinen eskuak pianoarekin hitz egiten
Donostia errepublikarreko Novedades Aretoan!
Argi ituna ekarriko du gaur astokora, Espainiako
Euskal kostaldeko herri bat
Gesalezko sastakadak Gaztelako gari sailen gibelean
Elizako harria urtuko du, gozoro eroateko gero mihisera
Labarrei bitsak egin zauriak aldarrikatuko ditu
Zuhaitz beso gordinetan zurkaizturiko marinel etxettoak
ezagutuko ditu ikustera hurreratzen denak
Handik gutxira mundua asaltatuko duen Pobreen Iraultza
Frida arma banatzen SEPeko arkupeetan
Eraikin publikoetako hormetara eraman
Hormairudiak igitaiz
Igitaiak mailuz sinatzen zituen Diego Riverak
Ez du jenderik ikusi Lekeition
Inor gabeko herrian izan da
Porfirio Diaz diktadoreak erosiko dituen paisaje gazi-eztiotan
Ez da euskaldunik ageri
Europa Gerra Handian delarik
Oroitarri bana Portugal guztietan
Portugal guztiak oroitarririk gabeko abangoardiatik baino
Ezin maita ditzakeen Amadeo de Souza Cardosok
Inoizko koadrorik ederrena eseki du Manhufe-ko etxean
Paisagem Basca deitu du, eta hori da
Etxalde zuria, koadroan behera datorren belazearen bortxa
Eta bakardade femenino hura: inor gabeko herri batekoa naiz
Picasso, esanen didazue. Ez duk Guernicarik ezagutu etxean!
Kokoshka, Lagundu euskal umeei zirriborratzen
Non herio giro hartan baino bizinahi handiago!
Gerra itzalei itzuri ezin inorentzat bizitzeko