Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

MAITAUNEA

 

Badakit ostatu batzuen izenak baino ez ditudana izanen gogoan

Eskuetan itsatsiriko kea. Izuz betetako edontziak. Mahai zikinak

Badakit lanak izanen ditudana gaurko eguna egutegian oroitzen

Ahanzturarekin boxeoan berregin beharko dudana

        orain une geldi dena

Kaleen isiltasuna. Denda giltzatuak. Bihotz izerditsuak

        agurtu ezinik elkar

Eta ezinbestekoa izanen dut

Orain irribarrea baino sorrarazi ez diguna

Biok gauaren eta hiri ezezagun baten gatibu inora joan ezinean

Detaile txiki bat orain desegin ezinezko dirudiena

Itsas erauntsi baten indarrez ekartzeko gomutara

Orduan baino ez dut balakatuko gogoaren atzeko aulkian

Une hau

Astiro eta izu —ez dizut esan:

Iraganak etorkizunak beste izutzen nau—

Orain zure gorputza hotzari ebatsi nahian

        laztantzen dudan bezala

Badakit ordea gerta daitekeena:

Hau guztia ez berregin ahal izatea

Bizitzen ari garena betirako galtzea

Izpi gozotan lurmentzen hasitako muinoa zure sabel zuria

 

Gerta daiteke, hori ere bai baita oraina:

Tyson urte biko umea txikitzen