Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

JOKIN URAIN ZERUARI SO

 

Egunsenti hilotzek irudiak dakarzkiote sabai gainera

Eguneroko eta berdin, arrotz eta etxeko

 

Hezetasun orbana larrea da kamaina gaineko zeruan

Hilabeteak dira bidea agertu denetik, eta langa

Eta azerien lausoa urrats gertuei uzkur

Harantzago, Alkortaraino hedatzen dira txara gorriak

Laino tarratatu artean mintzo mutua arin doa

Lasturren bederen mikek ez diote ohea eginen

 

Mutil zaildu zelarik bezalaxe: bakarrik

Inorekin hitz egin ezin lumarekin besterik