Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

ALBISTEA

 

Etxetik urrun hiltzea ez da etxean hiltzea

Etxetik urrun hiltzea kolpetik hiltzea da

Dei ahoskabea gauaren giharretan hazkaka

Izan zinena adarretatik behera eraikitzea

Ertz guztiak dira zu, baina berandu datoz

 

Bihotza bezalaxe irekitako maleta ohe gainean

Norbait partitzen ikusi, itzala odoletan duela ohartu

Ez da miraila, ez da ur lohien emana

Ez baitut nahi forma zehatz bat izan dezazun

Ez baitzaitut berba bakarrerako ikusi nahi

Amets izan zen gorputz

 

Isiltasunarekin lehertzen den adorerako deia

Hitza ebasten digun ukabil itxia lurrera altxatua