Harrien lauhazka
Harrien lauhazka
1998, poesia
96 orrialde
84-86766-91-5
azala: Iņaki Martiarena
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
1986, poesia
 

 

PROPOSAMENA

 

Ahora beharko nizkizuke eman hitzok

Euri mehe honen eroriarekin batera

Bihotz ausart bat ezar diezadazun bular bera honetan

Badakit: lakioa du berarekin aitorpen honek

Nik zuri. Bizirautearen teknika bat besterik ez

Egon litekeen izurik ilunena, egiantzari dioguna

Betirako euri. Biok nahikoa ez izatea bihotz honetarako

 

Etorri gabe bazoazela nire bihotz izutuak

Ausardiarako dei ustelak egiten ditu inor ez duela aurrean

Bandera zapalduak hartzen ditu lur gainetik

Lau haizetara zabaltzeko

Maite dituenak ezintzen ikusteak beste beldurtzen duen

        elkartasuna

Meridiano Nagusi izendatuta harrotzen da inor ez izateaz

 

Euri narrazaren garaia du ordea. Lagunartea oso urritu da

Beti dago besteongandik banandu

Eta hutsari beha dagoenik

Egun batzuetan kostaldeko bidea hartzen dut

Autoak aurrez ditudala errepidean barrena beti

Bakardadea beluritu egiten da hagitzez

Zure gau tristeak eta haizearen indar erakutsiak

Eta gehiegizko itsaso hura euri guztia hartu ezinik

 

Ahora eman beharko nizkizuke hitzok

Bihotz ausart bat ezar diezadazun bular bera honetan

 

Neurri zaila eman dizut hain desamodio arrunterako