Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
PORT SARAJEVO
Lehengo ez bestelako itsasotan eman dugu hondoa
Portuetan bandera ederrenez agurtu gaituzten ontziok
Gasoil gabe, ur bidoi gabe, tripulazio gabe
Gure elkartasuna metalezko nondik bat da
Norarik garbieneko, noraertzik ikusgarrienaren begi bistan
Eta dardara egiten du olatu orain biziagoen sehaskan
Lorik ez hartzeko diote lehorretik: adore izateko
Lehenbiziko amodio haiek bezalaxe maite gaituztela
Eta lainoa altxatu orduko eroango gaituela
haizeak hondarretara
Eta eurekin batera izanen garela geu ere libre
Baina niri min kristal ehoak zure begietan
Han izan gabe naiz han
Badakit zer den zubia lehertu aurreko isiltasuna
Mortero baten esperantza izen zaileko menditik
Goizalbarekin beti ezezagun bereei ematea lur heze
Han naiz han izan gabe
Ilargi berriak ostentzen du gure nahiaren geldia
Ezinez gara garena
Zuztarrik gabeko alga azulak dakartza guregana mareak
Zuen hondarrak hondarregi dira gure ontzientzat