Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
Aurkibidea
LURRAREN KRIMENA
DISTANTZIAREN TEORIA
Berrogei minututan ez esateko beldurra
AZTARREN IBILIA
AHAPEKA TRUMOIPEAN
MINTZO BOZATUA
Jose Maria Arguedas hitzak hila
BIHOTZ AKITUA
SORTERRIRATZERA NATOR
IRAILA LAGUN ARTEAN
Eta labana zauriz bizi diren zuhaitzak plazak biguntzen
Eta zubiak, beti bestaldera igaroko den jendearekin
Zoriontasun izpiak arin bilakatu dituen zapata hotsak
Gauargiak zabalik utziko dituen leiho ahoak
Eta bere garaian iristeko idazten ari diren gutunak
Usoak, izenik gabeko atzerritarren eskuetan janda
Noiz arte agurtzen diren esku bi elkarri bihotz hartzen
Eta hainbat ilusioren hartzigarria eta hainbat negarrena
Eta beste esku bat, adats kizkurretan araka zerbaiten xerka
Eta gaur adiskideen etxeetan hiltzen diren karriken tema
Izen zaharrak ekarri gomutara, ez hizpidera
Josepa Mendizabal Zaldibian asko penatzen da
Eta tabako kea sukaldean eta ume iratzartu berriaren loerrea
Eta lurra jaten ikasi genuen egunaren akordua
Eta odola darien begien ederra
Eta zuhaitzak harri gorrien artean hazten
Eta hozkailua zabaltzen duen eskuaren oraina
Eta iraganaren sexua eta zeru ostua eta zu
Garagardoaren ahotsa norberarena ebasten
Pozerako arrazoirik dagoen galdetzen duen behako bat
Eta arinegi dela eta itzuliko garela eta etorkizuna
Eta dei etsiak orenei zirrikituetatik ihes egiten
Norberari ahopean egindako promesak inora bidean
Inoiz helduko denik espero ez den eguna
Barometroaren orratza onera etzaten astebururako
Harrezkero bisitatu ez ditugun hilarrien oroimena
Eta amiamokoa eta kafetegiko beroa eta komunetako kiratsa
Eta loari ostu dizkiogun maitale guztiak
Eta suzko txoriak bihotz guztietako patioak argitzen
Eta galga eta oina eta eskua irrati offaren giltzean
Eta gauaren hormak inoren hirietan eraikitzen
Eta nik ez dut etzanen nauen botila hasteko adorerik