Gerra txikia
Gerra txikia
2014, nobela
304 orrialde
978-84-92468-58-4
azala: Lander Garro
Lander Garro
1975, Orereta
 
2010, nobela
 

 

46

 

Arrebaren egunerokoa zabaldu zuen Xabik.

        «Neska normala naiz, baina ez naiz normal sentitzen... eta normal sentitzen ez banaiz agian da normala ez naizelako». Xabik berak idatziko zukeen esaldia. Gero zioen: «Pailazo Hiltzaileak gara, erakunde politiko-militar bateko kideak, baina ez daukagu buruzagirik, ez garelako ejertzitoa, gerrilla baizik». Harrotasun haize batek zeharkatu zuen Xabiren bihotza, han irakurtzen ari zena arrebak ez baizik eta beste norbaitek idatzi izan balu bezala, gerra kazetari batek adibidez. Eta segidan: «Armarik gabeko lehen gerrilla gara, txardangoak eta tirapottokak baino ez dauzkagu». Orri batzuk aurrerago: «Xabik palaz aritu aurretik eta ondoren hartzen du dutxa, baina ez garbia delako. Maiteminduta dago». Koadernoaren espiralean sartuta zegoen boligrafoarekin «ez» hitza ezabatu egin zuen Xabik. Leporentzat ere bazeukan: «Zertarako balio du Poliziari haginka egiten ez dion zakur inozo batek?».