Aurkibidea
Ez zen deus gelditu apiril hartatik...
% 10eko deskontu baten gaineko bariazioak
Koplak izeba Danielaren heriotzan
Errukirik eskatu gabe, lo egin
Haren larru zahar ongi zaindua
[neskatxa horrek konpainia-andereño]
[postariak Bangkok Post eta Thailandia Travel]
Aurkibidea
Ez zen deus gelditu apiril hartatik...
% 10eko deskontu baten gaineko bariazioak
Koplak izeba Danielaren heriotzan
Errukirik eskatu gabe, lo egin
Haren larru zahar ongi zaindua
[neskatxa horrek konpainia-andereño]
[postariak Bangkok Post eta Thailandia Travel]
Agian egia da
dialektika eternoa dela
historikoa baldin bada
eta kontraesana
egiten dela edo sortzen dela gizakien desioaz
behin
ordenagailuak lan-banaketa konpondurik
langileek klase borroka lagako dute eta hori ez ezik
langile izateari ere utziko diote
behin
disuasio energetikoak
nazioarteko lan-banaketa konpondurik
kolonizatuak
ez dira deskolonizatuko eta hori ez ezik
kolonizatuak izateari utziko diote
behin
nazioarteko klase borroka
elkarrekiko disuasioak konpondurik
munduko iraultza
ez da izango berez iraultza bat eta hori ez ezik
mundukoa izateari utziko dio
XXI. Mende On
zeinean bost mila milioik posatuko baituzue
Historiaren Amaiera videotype
kolektibo batean
baina argazki-kameraren jabeak
erretinan gordeko zaituzte
faktura pasatuko du
eta ezin ordainduko diozue laserrezko lepokoekin
ezta azukrerik gabeko paradisu-pilulekin ere
Nikonaren jabeak zuen keinua edukiko du
eta mendea gautu baino lehen
askatasunaren eta klase borrokaren
profetak beharko dituzue
sar itzazue hormarik gabeko eroetxeetan
eta ihes egiten badute
hotzez hil daitezela
galaxiarik txarrenen ateetan abandonaturik
Tal vez sea cierto / que la dialéctica es eterna / si es histórica / y que la contradicción / se hace o nace por humano deseo // resuelta / la división del trabajo por la computadora / los obreros no sólo abandonarán la lucha de clases / sino que dejarán de ser obreros // resuelta / la división internacional del trabajo / por la disuasión energética / los colonizados / no sólo no se descolonizarán / sino que dejarán de ser colonizados // resuelta / la lucha de clases internacional / por la disuasión mutua / la revolución mundial / no sólo será impropiamente una revolución / sino que dejará de ser mundial // Feliz Siglo Veintiuno / en el que cinco mil millones posaréis / para un videotype colectivo / Fin de Historia // pero quien tenga la máquina / os tendrá en su retina / pasará factura / y no podréis pagarle con collares de láser / ni con píldoras de paraíso sin azúcar // quien tenga la Nikon tendrá vuestro gesto / y antes de que anochezca el siglo / necesitaréis profetas / de la libertad y la lucha de clases // metedlos en manicomios sin muros / y si se escapan / que mueran de frío / abandonados a las puertas de las peores galaxias