Poesia kaiera
Poesia kaiera
Edna St. Vincent Millay
itzulpena: Ana Morales
2021, poesia
64 orrialde
978-84-17051-65-5
Edna St. Vincent Millay
1892-1950
 
 

 

Arratsaldea mendian

 

Denik eta alaiena izango naiz

      Eguzkiaren pean!

Hamaika lore ukituko ditut

      Eta bat ere ez eraman.

 

Labar-lainoei so egingo diet

      Soseguzko begiz,

Haizea ikusiko belarra apaltzen,

      Eta belarra jaikiz.

 

Eta argiak hasi bezain laster

      Han herrian agertzen,

Bilatuko dut zein den neurea

      Eta hasiko naiz jaisten!

 

Afternoon on a Hill

I will be the gladdest thing / Under the sun! / I will touch a hundred flowers / And not pick one. // I will look at cliffs and clouds / With quiet eyes, / Watch the wind bow down the grass, / And the grass rise. // And when lights begin to show / Up from the town, / I will mark which must be mine, / And then start down.