Txoria
Txoria ez zen txori bat besterik.
Esan zuen txoriak:
“Hau usain gozoa! Hau eguzkia!
Hemen da udaberria.
Banoa lagunaren bila.”
Txoria, mezu bat bezala,
teilatutik hegaldatu zen.
Txikia zen txoria.
Ez zuen pentsatzen.
Ez zuen egunkaririk irakurtzen.
Ez zeukan maleziarik.
Ez zuen jendea ezagutzen.
Hegan egin zuen
arrisku seinaleen gainetik,
axolagabekeriaren goietan,
eta ero gozatu zituen
istant urdinak.
Txoria, ai,
ez zen txori bat besterik.