Bainua
Biluztu egin nintzen eguraldia alde zela,
nire gorputza iturbegian garbitzeko.
Gau isilak ziri egiten zidan
bihotzeko pena iturriari kontatzeko.
Ur freskoak eta olatu lirlartsuek
pozik inguratu ninduten, murmurka.
Tenk egin zien nire gorputz-arimei
beren atzamarren kristalak.
Haize kirriak, asagotik etorrita,
lorezko mantelina zabaldu zidan ilean.
Mendafinaren lurrin atsegina
ekarri zidan haize arinak.
Arima arindurik, begiak itxi
eta gorputza estutu nuen belar samurraren kontra.
Emakume bat amorantearen besoetan nola,
iturriaren esku jarri nuen neure burua.
Uraren ezpain dardartiek
artega, egartsu, parogabe
musukatu zizkidaten hankak.
Eta bet-betan endredatu ziren horditurik
nire gorputza eta iturriaren arima barrabana.