Salutazionea
Oi, erabat handiusteen eta arras
konformagaitzen belaunaldi hori,
arrantzaleak ikusi ditut eguzkipean picnic-ak egiten,
haien familia zarpail eta narrasekin ditut ikusi,
haien hortzez betetako irribarreak ditut ikusi,
haien irri karkail baldarrak entzun.
Eta zuek baino zoriontsuagoa naiz
Eta haiek ni baino zoriontsuagoak ziren;
Eta arrainak aintziran igerian ari
Eta jantzirik ere ez dute!
Salutation
O generation of the thoroughly smug / and thoroughly uncomfortable, / I have seen fishermen picnicking in the sun, / I have seen them with untidy families, / I have seen their smiles full of teeth / and heard ungainly laughter. / And I am happier than you are, / And they were happier than I am; / And the fish swim in the lake / and do not even own clothing.