Txapitela
Tira, urrikal gakizkien gu baino aberatsago direnei.
Tira, adiskide, eta ez ahaztu
dirudunek etxezainak dituztela, ez adiskiderik,
eta guk, berriz, etxezainak barik, adiskideak ditugula.
Tira, urrikal gakizkien ezkondu zein ezkongabeei.
Goizargia behatz puntetan sartu da
urrezko Paulova bat irudi,
eta hurbil daukat neure nahia.
Bizitzak ere ez du bere baitan
argitasun oren hozkirri hau,
elkarren ondoan atzartzen gareneko une hau,
baino gauza hoberik.
The Garret
Come, let us pity those who are better off than we are. / Come, my friend, and remember / that the rich have butlers and no friends, / And we have friends and no butlers. / Come, let us pity the married and the unmarried. // Dawn enters with little feet / like a gilded Pavlova, / And I am near my desire. / Nor has life in it aught better / Than this hour of clear coolness, / the hour of waking together.