Tenzone
Onartuko ditu jendeak?
(kanta hauek, esan nahi dut)
Zentauro batek izututako neskato batzuen antzera
(edo zenturioi batek, auskalo),
Ihesi abiatu dira beldur-ikaraz garrasika.
Egiantzekotasunek hunkituko ote ditu?
Ez dago haien ergelkeria birjinala tentatzerik.
Otoi, arren ene kritikari lagun horiek
Ez ibili inguruan niretzako entzuleak bildu nahian.
Nire kideekin batera bizi naiz goiko haitzetan;
Hormetako zulo ezkutuek
nire oinotsen oihartzuna entzun dute.
Argi hotza dugu
Ilunpean.
Tenzone
Will people accept them? / (i.e. these songs). / As a timorous wench from a centaur / (or a centurion), / Already they flee, howling in terror. // Will they be touched with the verisimilitudes? / Their virgin stupidity is untemptable. / I beg you, my friendly critics, / Do not set about to procure me an audience. // I mate with my free kind upon the crags; / the hidden recesses / Have heard the echo of my heels, / in the cool light, / in the darkness.