Aurkibidea
Aurkibidea
1593 (1618)
Haizea Turuta baten moduan heldu zen —
Dardaraz Belarraren artean
Eta Beroaren gainetik Brisa Berde bat
Hain adur txarrekoa pasa zen
Ateak eta leihoak trangatu genituela
Mamu esmeralda baten beldur bezala —
Hondamenaren Mokasin elektrikoa
Une horretantxe igaro zen —
Eta alde egin zuen Arbola aztoratuen
Eta Burdin Hesien Andana bitxi batean —
Egun hura — bizi izan zutenek
Ibaietan ikusi zituzten Etxeak lasterka —
Ezkilak bridarik gabe kanpandorrean
Albiste hegalariok aldarrikatzen ditu —
Zenbat etor daitekeen
Eta zenbat joan
Eta halere Munduak jarraitu!