Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

632 (598)

 

Burmuina — Zerua baino zabalagoa da —

Eta — bata bestearen ondoan jarrita —

Batak du bestea barnean hartzen

Aise — eta baita — Zu ere —

 

Burmuina itsasoa baino sakonagoa da —

Eta — elkarren ondoan — Urdinez Urdin —

Batak du bestea xurgatuko —

Belakiak — Urontzia — edan bezala —

 

Burmuinak Jainkoaren pisu bera du —

Eta — biak neurtuta — Libraz Libra —

Alderik egotekotan — Silabatik Doinura

Dagoen berbera topatuko duzu —