Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

937 (867)

 

Urratze bat sentitu nuen Buruan —

Burmuina pitzatuko balitzait bezala —

Berriz josten saiatu nintzen — puntadaka —

Baina ez nuen konpontzea lortu.

 

Arreta handiz lehengo pentsamenduari

Gerokoa lotzen ahalegindu nintzen —

Baina jostura desegin zen Zaratarik gabe

Haril bat bezala — Pirritan eroria.