Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

804 (860)

 

Ez zuen Oharpenik egin, guk Aldaketa ikusi bai —

Ez Mezurik utzi, bai Hasperen bat egin —

Noren alde, Denbora ez zen aski izan

Berak zehaztu zezan.

 

Ez zegoen beroak, Udak distira egin arren

Ez zion hotzak ardura

Nahiz eta Izotza Geruzaz Geruza nekaezin

Pilatzen zitzaion bular gainean —

 

Ez zuen kuzkurtzeko — beldurrik izan

Herri osoa berari begira zuen arren —

Larritasunari heldu zion sorgor —

Eta begiradei ere eutsi — zuzenki —

 

Eta Lur arretaz egokituan

Hazi baten antzera landatu zutenean

Udaberri Amaigabea helburu

Eta Muino batek baino ez zionean —

 

Berak hala nahi balu — itzultzea galarazten —

Eta Gu — erreguka bertaratu ginenean —

Muzin egin zion geure Gonbitari

Ezagutuko ez bagintu bezala —