Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

568 (531)

 

Maitasunetik Guztia ikasi genuen —

Alfabetoa — Hitzak —

Atal bat — gero Liburu handia —

Eta orduan — Errebelazioa amaitu zen —

 

Baina Elkarren begietan

Ezjakintasun bat nabarmena zen —

Haurtzarokoa baino goragoa —

Eta Bata Bestearentzat umetuta —

 

Saiatzen ginen esplikatzen

Beste inork — ulertzen ez zuena —

A, hain da Jakite hori zabala

Eta hain askotarikoa — Egia!