Aurkibidea
Aurkibidea
533 (571)
Eguerdian bi Tximeleta hegaldatu ziren —
Landetxearen gainean vals bat dantzatuz —
Ondoren Zeru barnera sartu ziren biak
Eta Eguzki Printza batean pausatu —
Gero — biek Itsaso dirdiratsu batera
Jo zuten hegan — nahiz eta inoiz —
inongo Portuan — ez den
Haien iristearen berririk ezagutu —
Urrutiko Txoriak hitz egin badie —
Zeruzko Itsasoan fragatarik
Edo Salgaiontzirik topatu badute —
Inork ez zidan — niri — deus esan —