Aurkibidea
Aurkibidea
716 (495)
Egunak biluzi du — bere burua —
Urrezkoa zuen — Galtzaria —
Gonazpikoa — Purpura hutsezkoa —
Azpiko galtzak — Mundua
Bezain zaharrak — zehazki —
Eta halere Hemisferioan
Erroldaturiko azken izarra
Hura bezain zimurtua dago —
Otoitz egiteko — Jainkoagandik hurbilegi —
Beldurrik izateko — Zerutik hurbilegi —
Mendebaldeko Anderea
Lasai erretiratu da —
Kandela hain leun itzaltzen du
Ņirņira Bosforoko Mastaren Bolan
Kupulan — eta Leihoko Kristalean
Ikusi egin baitaiteke —