Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

50 (40)

 

Ez diot lorategiari oraino esan —

Ez nazan limurtu.

Ez dut Erleari orain aitortzeko

Kemen nahikorik —

 

Ez dut kalean aipatuko,

Dendek so egingo lidakete bestela —

Hain lotsatia — hain ezjakina den inor

Hiltzeko bezain lotsagabe daitekeelako.

 

Mendi hegalek — aspaldiko jolastokiok —

Ez dute jakin behar —

Ezin baso maitagarrioi ere konta

Ni zer egunetan joango naizen —

 

Mahaian txintik ere ez —

Ez jakinaraziko oharkabean

Gaur norbait abiatuko dela

Misterioaren baitan—