Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

566 (529)

 

Tigre bat hil hurren — Egarriak zegoen —

Basamortu osoa arakatu nuen —

Arroka batetik tanta batzuk lortu

Eta nire Eskuan eraman nizkion —

 

Begi handientsuak — Heriotzaz beteak zituen —

Baina arakatuta — Erretinan

Uraren — eta nire buruaren —

Irudi bat ikusi ahal izan nuen —

 

Ez zen nire errua izan — ni geldiegia —

Ez zen haren errua ere — hiltzea

Ni haren xerka nenbilela —

Baina hala zen — hor zetzan hilik —