Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

14 (5)

 

Etxean ahizpa bat daukat;

Hemendik pezoi batera, beste bat.

Bakarra dago ageri da paperetan

Baina biak dira nireak.

 

Bata ni etorri bidetik heldu zen —

Eta nire iazko soinekoa jantzi zuen —

Besteak, txori batek bezala, habia

Geure bihotzen erdian eraiki zuen.

 

Baina hark ez zuen guk bezala kantatzen —

Doinu ezberdina zen berea —

Musika zitzaion bere buruari —

Ekaineko erlastarraren moduan.

 

Gaur urruti dago Haurtzarotik —

Baina muinoetan gora eta behera

Hari heltzen nion eskutik estuen —

Miliak hala txikiagoturik —

 

Eta oraindik ere

Haren xuxurlak du

Tximeleta tronpatzen;

Eta oraindik ere

Duela maiatz anitz

Zimeldu liliak ditu begietan

 

Ihintza nik nuen isuri —

Baina goiza niretzat hartu —

Gaueko izar guztien artean

Bakan hau hautatu nuen —

Sue — betirako!