Aurkibidea
Aurkibidea
169 (180)
Urteak igaro direnean
Ebanozko Kutxan begiratu —
Udek gainean ezarri duten
belusezko errautsa astinduz!
Argitara eskutitz bat heldu —
Papera — dagoeneko — astiak horitua —
Ardoak adina poztu gintuzten
Hitz lausoak errepasatu!
Akaso tiraderetan Lore baten
Masail zimurtua aurkitu —
Aspaldian, goizalde batean
Esku dotore — gaur joandako — batek bildua!
Ile xerlo bat, gure irmotasun ezak
Ahantzi duen kopeta batekoa —
Agian apaingarri bat —
Modak atzera utzi duena!
Eta gero gauzok bere tokian utzi —
Eta atzera ahantzi —
Ebanozko Kutxa txikia
Guri ez balegokigu bezala!