80 (129)
Gure bizitzak suitzarrak dira —
Hain nasaiak — hain hotzak —
Arratsalde bitxi batean
Alpeak deskuidatu eta
Haratago ikusten uzten diguten arte!
Italia dago beste aldean!
Baina bien arteko zaindari —
Itzal handiko Alpeak —
Alpe limurtzaileak —
Betiko eragozpen!