Aurkibidea
Aurkibidea
712 (479)
Heriotzaren zain ezin nintzenez egon —
Bera adeitsuki gelditu zen nire zain —
Zalgurdiak gu biok ginderamatzan bakarrik —
Gu biok eta Hilezkortasuna.
Oso astiro gindoazen —
Berak ez du presaren berri eta nik
Utziak nituen lanak eta plazerak ere,
Haren Jendetasunaren alde —
Eskola atzean utzi genuen, non Umeak
Liskartzen ziren — Patioan
Labore kontenplatzaileko soroak ere bai —
Sartzen ari zen Eguzkia atzean utzi genuen —
Edo hobeki esan — Eguzkiak utzi gintuen atzean —
Ihintza pausatzen zen, dardarati eta hotz —
Nire Soinekoa Gaza hutsezkoa zen —
Lepoko Zapia — Tul hutsezkoa —
Lur sailaren Tontorra zirudien
Etxe baten aurrean gelditu ginen —
Teilatua ozta-ozta ikus zitekeen —
Erlaitza — Lurraren pare —
Orduz geroztik — Mendeak igaro dira —
Eta halere laburragoa ematen du
Zaldien buruak Eternitaterantz
Susmatu nituen Eguna baino —