251 (271)
Hesiaren beste aldean —
Marrubiak — hazten dira —
Hesiaren beste aldean —
Jauzi egin nezake — nahi banu, badakit —
Hain dira goxoak marrubiak!
Baina — Mantala lohituko banu —
Jainkoak errieta egingo lidake!
Oi, laztana, — uste dut Bera Mutikoa balitz —
Jauzi egingo lukeela — ahal baleza!