Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

762 (485)

 

Ez zen Guztia etorri bat-batean —

Apurkako Erailketa izan zen —

Eraso bat — gero bizirako aukeratxoa —

Kauterizatzearen pozbidea —

 

Katuak menia ematen dio Saguari —

Lasaitzen ditu letaginak

Itxaropenak tronpa dezan adintxoa —

Gero xehatzen du hil arte —

 

Bizitzaren saria — da hiltzea —

Hobe da behingoan izan dadin —

Erdizka hiltzea baino — Suspertzeko gero

Itzaltze jakitunago baterako —