Aurkibidea
Aurkibidea
371 (569)
Plazer — preziatu — eta dekadentea —
Liburu Zahar bat aurkitzea —
Bere mendean ibilitako jantzietan —
Pribilegio bat — nik uste —
Esku agurgarritik heldu —
Eta gure eskuarekin berotu —
Pasarte bat — edo bi — atzera egin —
Gazte zeneko — garaietara —
Haren iritzi xelebreak — aztertu —
Elkarren arteko gogoari dagozkion Gaietan
Haren pentsamendua zehazteko —
Gizakiaren Literatura —
Jakintsuei zer interesatzen zitzaien — gehien —
Zer Lehiak zeuden —
Platon — Ziurtasuna zenean —
Eta Sofokles — Gizon bat —
Safo — Neskatila bizia zenean —
Eta Beatricek jantzita zeramanean
Dantek jainkotutako — Tunika —
Mendeak atzera jazotako gauzak
Korritzen ditu — trebe —
Norbera Herrira doan modu berean —
Eta esaten dizu zure Amets guztiak — egiazko zirela —
Hura bizi izan zen — Ametsen sorlekuan —
Xarmagarria da haren aurrean egotea —
Geldi dadin erregutzen diozu — Liburuki zaharrok
Larrutxezko Buruak astintzen dituzte
Eta horrelaxe — kitzikatzen gaituzte —