Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

1545 (1577)

 

Biblia Liburu zaharra da —

Mamu Sakratuen iradokizunez

Gizon Zimelduek idatzia —

Gaiak — Betleem —

Paradisua — behinolako Bizilekua —

Satan — Brigada-jenerala —

Juda — Iruzurgile Handia —

David — Trobadorea —

Bekatua — Amildegi gailena —

Besteek aurre egin beharrekoa —

Oso bakarrik daude “sinesten” duten mutilak —

Beste mutilak “galduak” daude —

Ipuinak txio-txioka ari den Narratzailea balu —

Mutil guztiak bertara joanen lirateke —

Orfeoren predikuak xarmatzen zuen —

Ez zuen kondenatzen —