Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

519 (614)

 

Epel zegoen — hasieran — Gu bezala —

Kristalean antzigarra bezalako — Hotz bat

Haraino herrestan gerturatu zen arte

Eszena guztia — itzaliz.

 

Kopetak Harria kopiatu zuen —

Atzamarrak hotzegi gelditu ziren

Minik sentitzeko — eta begi biziak —

Irristalarien Erreka bezala — hormatu ziren —

 

Tenkatu zen — hori izan zen dena —

Hotza Hotzari gehitu zion —

Ezaxola ugaldu zuen —

Harrotasuna ez besterik ez bailuen —

 

Eta are Sokekin jaitsi zutenean ere —

Lasta balitz bezala — ez zuen

Imintziorik egin, ez eragozpenik jarri —

Diamante baten gisa abaildu zen.