Aurkibidea
Aurkibidea
598 (514)
Hiru aldiz — banandu ginen — Arnasa — eta Ni —
Hiru aldiz — ez zuen alde egin behar —
Baina behartu zen Hauspo bizigabeari eragiten —
Urek gelditu nahi zuten Hauspoari.
Hiru aldiz — Hodeiek aireratu ninduten —
Gero harrapatu — Pilota banintz bezala —
Eta imintzio Urdinak egin zizkidaten aurpegira —
Eta urrun bultzatu zuten bela bat
Hortik legoa askotara zegoena —
Gogoko nuen begiratzea — pentsatuz —
Hiltzen nintzen bitartean — zeinen atsegina den
Giza aurpegidun Zerbaiti so egitea —
Uhinak baretu ziren — Arnasa — ez —
Haizeak — umeak bezala — lokartu —
Orduan Eguzkiak ene Krisalidari muxu —
Eta ni zutitu nintzen — eta bizi —