Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

133 (127)

 

Haurrek etxeko Gonbidatuari gabon esan

Eta gogogabe joaten diren bezala —

Nire loreek ezpain ederrok altxatzen dituzte —

Eta oherako atorra janzten.

 

Haurrak esnatzean saltoka hasi bezala,

Goiza delako bozkarioak harturik —

Nire loreek ere milaka sehaskatatik

Goizari ebaska begiratu eta jauzika hasiko dira.