Poesia kaiera
Poesia kaiera
Emily Dickinson
itzulpena: Angel Erro
2014, poesia
64 orrialde
978-84-92468-60-7
Emily Dickinson
1830-1886
 
 

 

783 (504)

 

Txoriek lauretan hasi zuten —

Egunsentiaren Perpausa —

Doinu espazioa bezain betea —

Baina Eguerdia bezain aldamena —

 

Ezin nuen haien indarra neurtu —

Haien ahotsak xahutzen ziren,

Erreka errekari eman bezala,

Urmaela ugarituko badu.

 

Lekukorik ez zuten —

Gizaki ausazko bat baizik —

Goizari aurre egiteko —

Etxeko zereginetan —

 

Ezin nik txalorik —

Egiaztatu hor —

Jainko eta Gizonen

Estasi nor bere aldetikoa —

 

Seietan, ur jasa konplitua zen —

Ez zen inon janzte edo

Alde egite zalapartarik sortu —

Eta halere banda hegaldatua zen —

 

Eguzkiak ekialdea beretu zuen —

Egunak mundua menderatu —

Gertatutako miraria

Ahantzi zen, burutu ahala.