Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Hordago!

 

“Nola hasiko naiz artikulua idazten?” galdetu diot nire lagun minari. “Ba… Zoazte guztiok porkulo hartzera!”, erantzun dit erdi irribarretsu. “Ni ere banoa, noski!”, esan diot ene buruari.

      Gaua da. Orain dela ordu gutxi, Sagarroiko lagunekin Ezekiel obra estreinatu dut. Estreinaldiko nerbio eta adrenalinak hein batean pasatu dira, eta aspaldiko partez, asteburua luze dator eta Bilboko Atxurin zortzi artistak daukaten lokalean nago. Espazio bitxi honetan, bertako gela batean sartu, eta musean gabiltza. Zu eta ni, zerua eta infernuaren aurka.

 

 

Hordago handira: artea, politika eta ekonomia

 

Nire ondoan beti fin eta langile dabilen Antzerkiolako kideari, zera galdetu nion behin, “Zerk mugitzen gaitu? Ekonomiak, Lipus, ekonomiak!”, erantzun zidan. Beti bezala, klarua eta bortitza izan zen nire laguna. Bihotzeko taupadak ezintasunari josita gelditu zitzaizkidan. Eta ez nuke sentimentalismoan jausi nahi, baina egia da. Bihotzean, krak! Gezurra edo egia, beste erantzun batzuk aurkitzearen buruhaustea, tranpak, dudak, absurdo sentsazioa. Jokoan sartuta nago jada. Nahi eta nahi ez, jokoan sartu gaituzte. “Europeoak gara!”, eta karta handiak ez bazaizkizu iristen zer? Zer dela eta injustizia hau? Zergatik eta zertarako horrenbeste engainu? Handitasunean bizi behar ote dugu? Baina… erregeak ez dira existitzen. Alaskak, abesten du: “Zuk ez jaungoikoan sinistu, jaungoikoak berak ere ez baitu zugan sinisten”. Eta orduan, zer? Retegi pilotariari egindako elkarrizketa batean, zera irakurri nion: “Lehen pilota artea zen, gero kirola, eta orain negozioa bihurtu da”. Orduan… handira hordago! Txiki izateak ez ote gaitu bada handi egiten?

 

 

Hordago txikira:
artea, artismoa, artrosisa eta artletismoa

 

Maitasunez egiten den guztia da artea. Eta edonor izan ahal da artista. Maitasuna eta artea dira txikira aritzeko enbido ederrenak .

      Sortzaile edo poeta izatea zailagoa da. Prai-modernismoaren garaia iritsi da! Kale, taberna, eta abarretan sortzaile eta poeta moderno gehiegi ikusten ditut. Nik, neronek ere jantzi izan ditut marka hauek, eta batek daki, tranpa honetan gehiagotan ere eroriko naizen (ez nuke nahi!). Batez ere, etiketa hauen atzean ezereza ezkutatzen delako. Espektakulua, dirua, fama, glamurra, boterea eta batez ere faltsukeria dira artismoaren ezaugarri arriskutsuenak. Garena baino zerbait gehiago izatearen gabezia. Zaila da artismotik eskapatzea, espektakuluaren gizartean bizi gara eta, Guy Debord-ek esango lukeen bezala. Bide-bizitza integro bat eramatetik, desintegraziora eramaten gaituen -ismo madarikatua. Eta nik ere, zulo horretan erori naizela eta erortzen naizela onartzea baino ez daukat.

      Egia esanda, beti dago erortzearen arriskua. Gaixo sentitzea. Geldi dagoenak ez daki zer den hori, eta alde handia dago eskuak bustitzetik eskuak garbitzera, Herodesek bezala. Jokoa bukatzen denean, kartak erakutsi egin behar dira eta ez ezkutatu. Bizitzan aurpegia eman behar den moduan. Mugimendu ezak, ekintzarik gabe aritzeak, ezjakintasunera eraman ahal gaitu, bizitzan hilda egotearen arriskua du. Errealitatearen kontzientzia kritikorik ez edukitzeak, ez eraikitzeak, artrosia edukitzea bezala da. Norberak nahi duena izatetik, besteek agintzen dutena izatera alde ederra dago. Mesedez, arren, izan ahal zara bala bat, pilota bat, zuhaitzaren hostoa, edota amets bat, nahi duzuna izan ahal zara, bilatze kontu bat baino ez da. Indar honek bultzatzen baikaitu artrosiaren gaixotasuna alde batera utzi, eta desioz jositako bihotza eraikitzera, jositako hariak apurtzera. Desioaren potentziak ez du helburu konkreturik, helburua egiten eta sortzen dugun bidea bera da. Bizitzaren desioa bizitzearen baitan dago. Eta ez, bizitzaren transzendentzian. Bizitza, bizitza da, eta kitto! Bizitzaren zentzua praktikan aurkitzen da.

      Artletismoarekin berdina egiten digute. Hasiera eta helmuga bat dagoela sinetsarazi. Artletismoaren ezaugarri penagarrienak ez zizkidaten ikastolan erakutsi: izaera militarra, konpetentzia, eta irabazle/galtzaile kontzeptuak dira. Gizakiak ezarritako lege edo arau gordin eta krudelak izatetik, kirolaren edota artletismoaren mundua lege naturala bihurtu da.

      Badirudi modernitatearen ezaugarri nagusia, puntuak akumulatzea dela. Zure eta nire borrokak, inurrien bidea jarraitzen du. Maitasunak ez dauka preziorik, maitasuna ez da puntuatze kontua. Artez esango dizut, txikira hordago!

 

 

Hordago pareetara: artea eta bizitza

 

Sarritan bikotearen kontu hauek antzinako gauzak direla pentsatzen dut. Memorian gordetzen diren bikoteak. Adam & Eva, gizona & emakumea, Jesus & gurutzea, maitasuna & gorrotoa, Bonnie & Clide, Auschwitz & Bagdad, bakea & guda, Bilbo & Ibaizabal. Hauek dira gure memoriaren bikoteak. Eta gure pareak ordea, artea eta bizitza dira. Bosteko bi izango banitu bezala. Bikote xumea, sakratua, gure karten jokoan, ia ezertarako balio ez duen bikotea. Baina badakit, elkarrekin datozenean, hitz magikoak esateko indarra ematen digula, naiz eta bidearen erdian ito. Maitasunez… pareetara hordago!

 

 

Jokorik ez!

 

Jokora iritsi gara. Zerua eta infernua ixilik daude. Eta guk argi erantzuten diogu. Jolasa maite dugu, ez dago jokorik!

 

 

Hordago puntura

 

Partida bukatzear dago. Goiza iritsi da. Esandako guztia, hitz multzo baten konposaketa besterik ez da. Metafora bat. Puntuatzeko orduan, bihotzetik pentsamendura ateratzen diren hitzek soilik balio dute. Horiek dira benetakoak. Horregatik zu eta ni ez gara inoiz 31ra iritsiko. Ez daukagu horren beharrik!

 

Martxel Mariskalek Ezekielen horrela esaten du: “Zaldi basatia ez da hezi lehiaketetan irabazteko, lehiaketetan parte ez hartzea da garaipenik handiena”.

 

2005eko otsaila, Argia