Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Beheko sua
Zein da nire etxea? Nolakoa da nire etxea? Non dago nire etxea?
Aktore batek bere etxea ongi ezagutu behar du. Mugimendu bat, ekintza bat, nonbaitetik hasi nahi baldin baduzu ondo kokatuta egotea ezinbestekoa da. Etxea non dagoen jakin behar duzu. Jatorria. Kultura edota tradizio bakoitzak etxe hori bere erara moldatzen du. Hau da, bizkarrezurraren jarrera aldatzen da. Senegaleko sabar dantzari bat, Baliko antzerki maskarako aktore-dantzari baten mugimenduak, Japoniako noh teatroko aktore bat, Espainiako flamenko dantzari bat edo Indiako kathakaliko aktore-dantzari baten bizkarrezurraren posizioa ezberdina da. Printzipioa berdina da, denek dute beheko su bat, baina beheko su horren bidea eta ingurua aldatzen da. Guztiek dituzte printzipio berdinak baina molde ezberdinak.
Etxea non dagoen, nolakoa den azaltzeko beheko suaren metafora baliatzen dut. Uzkiaren eta genitalen artean kokatzen den puntutik hasita buruan daukagun fontanelaraino izan behar dugun kontzientzia lantzea oso garrantzitsua da. Beti egon behar da lotura bat. Tximinia bat izango bagenu bezala. Uzkiaren eta genitalen artean dagoen txakrak (yogan muladhara deitzen dena) pizten du gure beheko sua. Gure energia pelbisean babesten da, sakro edo errain-hezurra, eta kokzix edo uzkornoa dauden inguruetan sua pizturik mantentzen dugu. Energia horrek mugiarazten du bizkarrezurra, gure gorputzeko beste ataletara iritsiz. Gorputzeko eremu guztietara iristen da, oinetatik fontanelara arte. Gorantza bada, sorbaldak, besoak, eskuak eta atzamarrak ere hartuko ditu. Aurpegiera guztien mugimenduak ere beheko su horren indarretik ateratzen dira. Eta pelbisetik beherako parteak ere, aldakak, belaunak, orkatilak, oinak eta behatzak, beheko su horretatik bidaltzen dugun indarraren arabera mugiaraziko ditugu.
Gerri buelta horretan dago energia eta indarra. Mugimendua gauzatzeko sua. Gure motorra. Gerria inplikatu behar dugu ekintzan, eta gerriarekin batera bizkarrezurra, bestela egiten dugun hori ez da inoiz organikoa izango. Gorputzeko atal bakoitzak bere funtzioa betetzen du, baina osotasunean, dena da bat. Etxe bat eta beheko su bat.