Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Erritmoa
Erritmo hitzaren etimologia greziar rhytmos hitzetik dator, rheo aditzetik. Jariatu, jari, erion, isuri, irten, jalgi, sortu esan nahi du euskaraz. Erritmoa obra baten arima da. Musika da. Dantza da. Eta erritmoak aktorearen kontzientzian, gogoan, hezurretan, azalean, bihotzean egon behar du. Bestela ez du funtsik.
Bai zuzendari eta bai aktore bezala, erritmoa da (arnasarekin batera) nire antzerkiaren oinarri espirituala. Eta hiru espazio-denboratan banatzen da: goi, erdi eta behe.
goi deitzen dudan erritmoaren adibide bat Ludwig van Beethovenen 5. sinfoniaren hasierako sonata allegroa izan daiteke. Beethovenek esango lukeen bezala: “Horrela deitzen dio patuak ateari”. Erritmo honek ia airean jartzen du aktorea. Gertakizuna oso goian dago, muturreko egoera bat da. Izpirituak zerura begiratzen du. Gorputzak arintasun bat hartzen du. Erritmo bizia da, eroa. Kolpe batetik besterako denbora oso fite doa. Azkar doa barne mugimendua. Tentsioa handia da. Bihotzaren taupadak bizkor doaz. Adrenalinak gora egiten du. Arreta eta esfortzu fisiko handia eskatzen du. Barnean dagoena kanporatzeko beharra sentitzen da. Gogoa goi dago.
Abiadura tempo hauek dira goi maila horretan: alllegro, vivace, vivo, allegrissimo, presto, vivacissimo, vivacissimamente, prestissimo eta allegro prestissimo con fuoco.
erdi erritmoa deskribatzailea da. Gauzak kontatzen dira, gauzak egiten dira modu natural baten. Normaltasunaren tempoa dauka. Ez da ez gehiegi ez gutxiegi. Plano erdi batean mugitzen da dena. Kolpe edo pultsu baten eta bestearen artean espazio-denbora arrunta dago. Ez dago denbora faltarik eta ez da denbora luzatzen. Dena dago neurrian.
Tempo mota hauetan mugitzen da erdiko pultsua: Adagio, adagietto, tranquillo, tranquillamente, afettuoso, andante, andante moderato, andantino, moderato espressivo, moderato, allegretto grazioso, allegretto, allegro moderato eta alllegro.
Eta hirugarren erritmo basikoa behe izango litzateke. Bakoitzak bere buruarekin konektatzen du. Erritmo geldoa da. Kolpe batetik bestera tarte handia dago. Pultsua geldoa da. Indar telurikoak agintzen du. Lurrarekin harremantzen zara. Lurra da gure oinarria. Barne begiradarako unea da. Barrura begira jartzen zara. Memento intimoa da. Pausa luzeak dira. Isiltasunak denbora hartzen du.
Tempo hauek dira behe planoan daudenak: larghissimo, largo, lento moderato, lento, grave eta larghetto.
Erritmoarekin batera isiltasuna eta pausa dira aktoreak ongi menderatu behar dituen altxorrak. Gorputzak mugimendua eta geldi egoten ikasi behar duen moduan. Isiltasuna eta pausa ezinbestekoak dira erritmoari begira. Bestela dena da zarata eta dena da zikina.
Sortu antzerkia erritmotik, jalgi dantza oinetan, isuri poetaren hitzak, jariatu odolak eta emozioak, erion negarrak eta barreak, bihotzetik irten dadila arima. Tapa-tapa!