Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Klara eta Kandido

 

Motorra! Koadroa! Ekin! Nerabezaroan munduko aktorerik onena izan nahi nuen, eta Oscar bat lortzea zen nire ametsa. Donostian Antzerti eskola zarratzen zuten. Madrilen ikasi, gero ingelesa ondo menperatzeko Londresera joan, Actors Studioan ikasketak jarraitu eta Hollywoodeko zine izar bilakatu nahi nuen. Ez nituen ez asmo txikiak! Izar bat izan nahi nuen.

      1956an estreinatu zen Hazparnen, Gure Sor Lekua, euskarazko lehen filma. ehuko Nor ikerketa taldeko Josu Martinezek aurkitu zuen pelikula, eta haren inguruko tesia bukatu berri du. Harrezkero, euskarazko zinemak bere lekua bilatzen jarraitu du. Urte honetan euskarazko zinemaren erakusleiho Donostiako Zinemaldian izan ditugun Loreak eta Lasa eta Zabala bezala.

      Nire ibilbide profesionalean hamar-hamabost film laburretan parte hartu izan dut. Besteak beste, Ińigo Muguruzak, Josu Martinezek, Txaber Larreategik, Eva Velezek, Iban Ayestak, Urtzi Perezek eta Zurińe Sotok zuzendutakoetan. 2004. urtean atera zen kartelerara Bilboko Pedro Mari Santos zuzendariaren Agujeros en el cielo. Parte hartzen nuen nire lehen film luzean protagonista lan egin nuen, eta zineman lehen pausoak emateko aukera xume eta on bat izan zen.

      Bluk, nire lagun-minak, aktore bati egiten zaion betiko galdera egin dit: “Zer duzu nahiago: antzerkia, telebista edo zinema?”. Arras ezberdinak dira. Aktore bezala alde handia dago antzerkian lan egitea edota zineman. Ardura maila ezberdina da.

      Zineman esperientzia gutxiago dudanez, seguruago sentitzen naiz teatroan. Pelikula bakoitza mundu bat da (ekoizpena, estetika, gidoia…) baina antzerkiaz konparatuz, orokorrean lan egiteko dinamikak ere oso ezberdinak dira. Zineman, kamera aurrean antzezten duzu; teatroan, publikoaren aurrean. Zineman, gezur handiago baten aurrean jokatzen du aktoreak, ia dena da artifizio, dena artefaktu. Energia beste molde batean erabili behar da. Ahotsa erabiltzeko orduan, adibidez, proiekzio maila oso txikia da. Xuxurlatzen bezala hitz egiten da. Aski da ondo ahoskatzea. Eta antzerkian hori ez da posible. Gorputzarekin ere berdin gertatzen da. Begiradak du izugarrizko garrantzia. Minimoetan jokatzen duzu naturaltasunaren bilatze etengabean. Egitearen artea barik ez egitearen artea da niretzat zinema. Irudiak pisu handiagoa dauka, eta hitzak bigarren plano batean gelditzen dira. Euskal zineman, normalean, irudiak hitzak baino indar handiagoa duen susmoa daukat. Kasualitatea bada ere, Gure Sor Lekua filmaren audioa ez da aurkitua izan. Bila eta bila ibili ondoren, euskarazko lehen filmak ez du audiorik. Gure herriaren parabola?

      Hamar urte ondoren, berriro bueltatu naiz zinema egitera. Asier Altunaren pelikula berria egiten pasatu ditut azken sei asteak. Ezin aipatu gabe utzi ondoan izan duen Telmo Esnal zuzendari laguntzaile aparta. Bikote ederra egiten dute! Asier Bertsolari dokumentala egiten ezagutu nuen pertsonalki. Kixi-k (hurbilekoenek hala deitzen diote), pasioz eta alegrantziaz zuzentzen du. Gidoiari hamaika mila buelta ematen dizkion horietakoa da. Irudia ondo dominatzen du, eta argi dauka zer bilatzen duen. Irudi du sinbolikoki euskal imajinario bat eraman nahi duela zinemara.

      Txintxua Films ekoiztetxean, lantalde atsegina eta oso profesionala aurkitu dut. Bakoitza bere esparruan: dekorazioa, jantziak, kamera, argiekin ibiltzen diren elektrikariak (estikoak gora, estikoak behera), makinistak (bere travelling-ak eta guzti), makillajea, ile apainketa, skript-a eta ekoizpenean aritu izan direnak. Ia bere osotasunean talde euskalduna izateak ere motibatzen du. Sarritan, sortze prozesuetan erdara erabili ondoren eskaintzen baitira euskarazko produktuak. Erritmo bizia izaten du errodajeak, ekipo guztia arrapaladan ibiltzen da leku batetik bestera. Eta aktoreak, begira, egonean, zain. “Ekin!” entzun eta orduan hasten gara lanean. Iraia Elias, Manu Uranga, Amparo Badiola, Nagore Aranburu, Unax eta Aiora Zaldua. Fikziozko familia polita osatu dugu atzo bukatu berri dugun Altunaren filmean. Eta gure aita-amak zer esanik ez. Klara Badiola eta Kandido Uranga. Euskal zinemaren bi aurpegi ezagun. Klarak eta Kandidok badute eskarmentua. Klararekin lehen aldia da lan egiten dudala. Kandido, ostera, Alessandro Bariccok idatzi eta Agurtzane Intxaurragak zuzendutako Zeta lanean ezagutu nuen.

      Kandidok, grabatze prozesuko itxaronaldi luze horietako batean, esan zidan: “Ez, mesedez, ez ezazu nitaz idatzi, ni lurrari lotua nago, geroago eta lurragoa naiz. Eta ez dut izar izateko premiarik”. Hemen nire omenaldi txikia zuoi bioi, zuen ibilbideari, zuen lanari, eta bide batez, muxu handi bat, Klara eta Kandido. Lurrean gaude. Zerura begira, izarrei begira. Eta izar iheskorren bat ikusten dudanean, desio bat pentsatuko dut: euskarazko zinemak bere bidea izan dezan. Horrela, zorionez, aukera izango dugu pantaila handian bi izar txiki edota bi aktore handi berriz ere ikusteko. Klara eta Kandido.

 

2014ko azaroa, Berria