Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Armairua beteta

 

Ez telefonorik erabili

jendea ez dago inoiz erantzuteko prest

erabili poesia

jack kerouac

 

Zuk deitu al didazu? Niri deika ibili al zara? Sakelakoa entzun dut, baina ezin erantzun. Bai… badakit ez dizudala erantzun… baina ez zen nahi ez nuelako, ezin nuelako baizik. Goizean klaseak ematen ari nintzen... eta eguerdian elkarrizketa bat nuen. A! Atzo! Ez! Entseatzen izango nintzen, edo eszenatokian, zein ordutan? Beno, ez dakit, sentitzen dut baina, ezin izan dut sakelakoa hartu, eta kito! Bai! Noski amatatuko dudala, autoa hartu behar dut, eta ez daukat inongo isun premiarik? Hala ere, deitu egidazu geroago. Edo ez, hobe bihar. Etzi edota etzidamu ezin izango naiz zurekin lotu. Beno, bestela, libre nagoenean deituko dizut nik.

      Txikitatik izan naiz ipurtarina, geldirik ezin egon eta hamaika enbajadatan sartuta egon naiz beti. Hala ere, azken hilabeteotan marka hautsi dudala uste dut. Hala tokatu da eta hala kontatzen dizut. Hamar antzezlanetan lanean aritzea ez baita broma! Baina, badakizu, antzerki aktoreok bizi beharra daukagu eta egungo kultur sare eta estrukturen barnean ia ezinezkoa da antzezlan bakar batean aritzea. Utopikoa, kimerikoa da.

      Etxeko armairuan hamaika pertsonaia ditut gordeta eta euren jantziek ez dute ezta hautsik hartzeko denborarik izaten. Ez da, ez, seinale txarra! Prest dira oholtza gainean azaltzeko. Beraien hitz, mugimendu, emozio eta keinuak ikusle askori aurkezteko. Bizitzako pasarte eta istorioak kontatzeko. 22 urte kartzelan daraman preso anarkista, Ignatius alkoholzale eta putazale amorratua, Juan Junda psikotiko depresiboa, Camaleon psikoanalista, Estepan Asekas DJ rasta, Andoni Egaņa bertsolariaren anaia Euxebio Egaņa, Yuri Sam xaman hegalari eta psikoponpoa, zeta-harrak salerosten dituen Herve Honcour frantziarra, Energeia-ri buruzko hitzaldia ematen duen fisikari katedraduna… horiek dira une hauetan antzezten ari naizen pertsonaiak. Ez dira gutxi, ez! Normala, bizitzarako denborarik ez izatea.

      Komediantearen maleta hartu eta herriz herri, publikorik izanez gero, edozein leku izan daiteke aproposa pertsonaiak antzezteko: teatroak, kutur etxeak, tabernak, kalea…

      Urte honetan, aspalditik desiratzen nituen lanak egiteko aukera izan dut. Antzerki amateurra bultzatzeko beharraz aspaldi ohartuta nengoen eta aurten Markinako herrian Abarka Antzerki Taldie sortu dugu, herri antzerkiak ere berebiziko garrantzia du kulturgintzan eta Hernaniko hainbat pertsona eta taldek parte hartzen duten Kastillako dorreak antzezlanean lan egitea aberatsa izan da erabat. Bestalde, antzerkia euskara hutsean ikertu eta adierazteko zabaldu dugun bide berriak nire behar pertsonalak erabat ase ditu. Aulestiko herrian adel (Artedrama Euskal Laborategia) sortzea magikoa izan da. Zer esanik ez, Andoni Egaņa eta Paya anaiekin oholtza gainean Bertsotranpetan aritzea.

 

Bai, ama, bai, lagunak, ene maitia, bai, laster izango gara elkarrekin. Bitartean, badakizu! Eszenatokietan izango naiz, eta ez deitu. Erantzungo ez dizut eta. Hala ere, nahi duzunean etor zintezke teatrora. Ez nauzu ni ikusiko, maskaraturik dagoen pertsona bat ikusiko duzu. Baina, hala ere, zin dagit maskararen atzean dagoenak bihotza oparituko dizula.

 

2006ko ekaina, Nabarra