Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Emozioa edo odola
Aktorea emoziona daiteke, bai. Berez beti dago emozionatuta, beti daukagu emozio bat. Baina batez ere emozionatu behar dena ikuslea da. Emozioak beti daude hor, aktoreak ezin ditzake manipulatu, bestela jainkoak izango ginateke. Guk, tranpa egiten dugu. Amarrua da gurea.
Meyerholden hitzetan: “Ez da beharrezkoa beldurra bizitzea, ekintza fisikoen bitartez beldur hori eszenan adieraztea baizik”. Eta hemen hasten da aktorearen mekanika. Triste banago sorbalda apalduko dut. Harro banago paparra aterako dut. Seguru banago nire oinek lurra indarrez zapalduko dute. Beldur banaiz eskuak dardarka jarriko ditut. Poza sentitzen badut nire begiak zabalduko eta argituko dira. Mina badaukat nire begiek ixteko joera izango dute. Amorrua sentitzen badut nire begiak handituko dira.
Emozioen lana erabat fisikoa da. Alde psikologikoak laguntzen du, noski! Zenbat eta armatuago egon, aberatsagoa izango da gure lana. Emozioen mekanika ongi landu behar da, eta mekanika horrek poetika batera eraman behar gaitu. Bios bat sortu eszenan, bizitza bat. Ez dago emoziorik, gorputzean odola dago bor-bor.