Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Kodifikazioa

 

Kodifikazioa bi zentzutan uler daiteke.

      Kodifikazio kontzeptuaren lehen zentzua zabalagoa da. Munduko kultura eta antzerki tradizio ezberdinetan ematen diren kodeak dira hauek. Ikusleak eta aktoreak elkarbanatzen dituzten komunikazio maila ezberdinak dira. Sinbolika horren guztiaren atzean, identifikazio bat dago. Hau da, ikusleak ulertzen ditu espazio sakratuan (sinbolikoan) gertatzen diren ekintza, mugimendu, dantza, hitz, musika, jantzi eta koreografien erabilerak. Ulertzen ditu, ezagutzen ditu, beraz, identifikatuta sentitzen da.

      Libertimenduan adibidez, parte hartzen duten egile guztiek, bakoitzak bere kodeak ditu. Emanaldiaren mementoan jokatzeko modu bat dago, egoteko modu bat. Bertsolariak bere funtzioa betetzen du, zirtzilek berea, eta dantzariek berea. Eta lengoaia hori ikusleak ulertzen du. Komunitateak ezagutzen dituen kode batzuen barruan ezartzen da jokoa. Berdin gertatzen da, maskarada, tobera edota pastoralekin. Bakoitzak bere kodeak, bere estrukturak, bere joko arauak ditu.

      Indiako kathakali antzerki-dantza adibide gisa hartzen badugu berdina gertatzen da. Kodifikazio maila oso altua dauka antzerki tradizio honek. Aktoreek eskuekin gauzatzen dituzten mugimenduak besterik ez ditugu ikusi behar. Hogeita lau mudra baliatzen dituzte hizkuntza aberats bat sortzeko. Gor-mutuen keinu hizkuntza bezala, esku mugimenduen komunikazioaren bidez istorio bat konta dezakete. Eta eskuekin gertatzen den bezala, emozioak transmititzeko orduan, aurpegierak ere kode batzuk bete behar ditu. Eta aktorearen jokoaz aparte, antzezpeneko elementu guztiek dituzte ezaugarri kodifikatuak: espazioaren trataera, musikarien kantuak eta erritmoak, makillajearen eta jantzien sinbolika… Denak badu zentzu bat, herriak, publikoak ezagutu eta bat egiten duena.

      Era berean badago kodifikazioa ulertzeko beste modu hertsiago bat. Aktorearen lanean ematen da. Pertsonaia bat eraikitzerakoan, bere jestuak, jarrerak zein mugimenduak kode baten finkatzean datza. Jarrera ezohiko batean jartzen dugu pertsonaiaren gorputza zein ahotsa. Kodifikazio horiek lanketa sakon eta prozesu luze baten ondoren etortzen dira normalean.

      Molde bat egingo bagenu bezala da. Eta molde horren barruan dantzatzen da pertsonaia. Gorputza modu batean kolokatzen da eta gorputzeko atal guztien kontrola du aktoreak. Aurpegiera definitu bat, begiradaren indarra, norabidea eta intentzioa, bizkarrezurraren kokatzea, paparra kanporantz edo barrurantz edukitzea, eskuen maneiua, pelbisaren, aldakaren eta belaunen kokapena, oinen lurrarekiko kontaktua. Dena dago molde baten barruan sartu beharra. Eta ahotsarekin ere berdin. Tonua, bolumena, ahoskatzean berezitasunen bat aurkitzea, gorputzeko zein ataletatik durundatzen duen. Eta ahotsaren eta gorputzaren lanketarekin batera, pertsonaiaren pentsamendua dago, pertsonaiaren gogoa. Kodearen barruan, mentalki ere izaera bat eraikitzen da. Zer esaten du, eta zer ez du esaten? Zeren alde dago, zeren kontra? Zer maite du, zer du gorroto? Eta pertsonaiaren eraikuntzan sortzen doazen galderak erantzuten goaz. Pertsonaia ongi armatua izan arte.

      Eta behin, lanketa sakon hori egin ondoren, gorputz eta gogo horrekin inprobisa daiteke. Jada ezagutzen dugu pertsonaiaren izaera, eta edozein egoera inprobisatzeko gai gara. Libreak gara. Eta molde eta kode horien barruan beti berdin egingo duzu, baina aldi berean beti da ezberdin. Eta ezberdintasun hori da publikoak plazerez hartuko duena.

      Eta iparraldeko antzerki tradizionala ikustera bazoaz, agian entzungo duzu esaten: “Aurtengo maskaradetan kabana izugarri ontsa aritu da”. Edota “aurtengo libertimenduan, bertsolariak oso fin aritu dira”. Ba hori! Komunitateak, eta kasu honetan ikusleak, kodeak ulertzeak, azken finean hori dakar, lan on batekin topo egiten denean plazera hartzea. Gozamen estetikoa, gozamen poetikoa, gozamen politikoa; gozamena.