Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Al-Jayal edo irudimena

 

Nire inguruan, maitasun haizeteak soilik.

Abu-Nuwas

 

Azken hilabeteotan gure mundu honetako zenbait bazterretan teatroa egiten eta ikertzen ibili ondoren, nire bizipenak zurekin partekatuko ditut. Ados?

      Auschwitz-eko errauts eta garrasiak oraindik Krakoviaraino iritsi arren, hor doa hala ere gure euroa eta gure Europa handikeria eta indarkeriaren bidean harro. Konplize dira ere —edota izakiaren historian izandakoak dira—, Kairoko piramide gezurtiak, Malabar Hill-eko putreen begiradak Mumbayn, Chicagoko edifizio erraldoiak, Mexiko Berriko kasino zelatariak. Zera dute amankomunean: Beldurraren, Boterearen eta Inperio izatearen nahia.

      Munduan zehar honelakoekin aurkitu naizenean ez naiz eroso sentitu. Nahiago izan dut bide xumeagoak aurkitu. Beste konplizitate batzuk partekatu.

      Chicagon bizi den H. Godinez antzerki zuzendari kubatarrak, aspaldi utzi zuen bere amona Kuban edo Euskal Herrian; Bilbok eta Chicagok F. Gheryren hilerri gris eta triste bi partekatzen dituzte, eta entzunda daukat, era txiki eta politago batean, pertsona batzuek maitasuna ere partekatu izan dutela; titere eta titiritero nomadak haurrekin batera borrokatzen dira sistemaren aurka; J. Potockiren eskuizkribua Kodumburaino iritsi omen zen, eta Heriotzaren Antzerkian gobernatzaile eta hiltzaile guztien kasuak artxibatu dituzte; F. Kafkaren azken hitzak hauek izan omen ziren: Madril Euskal Herria da. Horrezkero, perretxikoak desertuan bezala ateratzen dira patioetara zenbait faxista, ignorante eta hiru lau kardantxilo errugabe. Nik, nire maitalea bahitzeko aprobetxatu nuen gatazka prozesu hura. Orain, Kaf-i esker, nire ametsean dago ene maitalea; ontzi piratan, itsaso eta ibaiak zeharkatzeko aukera izan dugu. Ibaizabal. Nilo. Michigan lakua. Arabiako itsasoa. Eta oroitzen zara Kiwa, Rio Grande ibaiaren inguruan soka-tirara jolasten zenbiltzaten haurren barreekin? Zuniak. Apatxeak. Isletakoak. Navajoak. Ogia ematen ziguten baina hizkuntza ezkutatzen. Eta ez zekiten zu Kiwa zinela. Baina bazekiten ni ez nintzela Kimo, ni ez nintzela lehoia; eta ene amak bordatutako txapela oparitu genien; Mohamed Shinagüi musikariak ere, bere simsimeia nire lagunari oparitu dio, berak beste bat egingo duela esanez. Shukran! Alaia da bere irribarrea. Eta bertso bat oparitzen diot. Zortziko nagusian; barruko gauzak ez dira azaltzen, transmititu eta partekatu egiten dira; Yado hasta tado dristi, Yado dristi tado maná, Yado maná tado bhava, Yado bhava tado rhasa; eskua duzun lekuan han duzu begirada, begirada duzun lekuan han duzu sentimendua, sentimendua duzun lekuan han duzu emozioa, emozioa duzun lekuan han duzu adierazpena; Natyashastraren hitzak kantatzen dizkit Kalamandalam-eko Haridasan kathakali antzerki-dantzako guruak; itzalak uxatzen trebea da nire maisua; eta, gainera, eskuaraz bezala berdin-berdin, aitxa, ama, aitxitxe, amuma errepikatzen dio nire amari malayalam hizkuntzan; denbora asko pasatu dugu elkarrekin, eta lagun handiak izateaz aparte poliglotak ere bagara, berak euskal ingelesa daki eta nik ingeles indioa; Aryunaren tenplu txikiaren aurrean dagoen zuhaitzak ederki abesten du, eta gure herriak haritz zaharrari kantatzen dio. Ordu asko sartu nituen txikitan ezpata dantza, Xemeingo dantza, eta abarrak ikasten, baina hala ere maisuak, ez ninduen sekula biluztu, ez ukitu, ezta gerripeko soil batekin dantzan jarri, Indiako kalaripayattuan bezala. Patetikoa naizela eta patetikoak garela onartzea ez da erraza. Maskara gabe, biluzik ibiltzea bezala. Ez da erraza, ez. Ba ote dakigu zer den gurea, eta zer denona? Indian daude gure sustraiak, edota Afrikako Makarin, edo Zentronikon; Sustraia ezkutuan, barru-barruan gordeta daukagu, baina lorea erakutsi beharra dago. Adierazten dena lorea da. Beti, beti da lorea adierazi beharrekoa. Eta Beldurrek, Botereek, Errealitatearen Inperioek ez dituzte aintzakotzat hartzen eurenak ez diren lorategiak. Lorategi guztiak kontrolatu nahi dituzte. Eta nik ez ditut lorategi ezta lore berdinak inoiz eta inon ikusi nahi; eta Kairoko Al-Jayal al-Shaabi antzerki taldekoak triste daude ezin dutelako kalean antzerkirik egin. Debekatua omen dago, baina Hildakoen Hirian, hilobien isiltasunaren gainetik, Alaren omenez, estasiaren oihu hedonistak entzuten dira. Gure jota, solte eta irrintzien antzera, dantza erlijioso horiekin, edozein bazter profanatzeko gai sentitzen dira. Mozkorrak, eskuak, sexu usaina, gorputza, dantza, zorabiatu eta lurrera jausi arte. Hutsaren hutsune espiritualean jausi arte. Zulora. Cromlecharen espazio sakratura; Iblish da orain jainkoen Jaungoikoa. Krishna, Ala, Jesus, Iatiko... bere aingeruak bihurtu dira. Infernura kondenatuak. Akerra baino beltzago den mundu erreal honetan, gure hutsuneak betetzeko asmatu genituen jainkoak, goi eta beheko munduak, zeru ilun eta zeru argiak.

      Bidaiaren itzuleran, lagunen arnasak partekatu ondoren, gure mundu hau ere, ederra dela iruditzen zait.

      Eta etxean jada, periodikoa irakurtzeari ekin diot. Betiko orrialde kopuru berdinekin, betiko atal eta betiko notizia berdinekin, munduaren errealitateak patetikoa bezain latza jarraitzen du izaten. Eta ni ere sarean harrapatuta nago. Zu bezala. Guztiok bezala. Atera nahian; Memoria ahaztuta. Kontzientzia politikorik gabe. Pentsamendu kritikoa landu gabe. Ekintzak kondenatzen eta errudunak bilatzen. Existitzen ez dena eraikitzen. Iblish-en tropoen sarean harrapatuta gaude.

      Bizitzan, norberak norbere arnasa aurkitu, sentitu eta partekatu behar du, inongo muga, botere eta beldurrik gabe. Zure arnasan aurkituko duzu poesia.

 

2004ko urria, Argia