Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Anabasaren trilogia
Klik!
Errealitateak mila aurpegi ditu, eta sarritan atzematen dudan errealitateak deliberamendu batera narama: rara avis bat naizela. Egiten dudan teatroa arraroa da, aktore bezala telebistan edota zineman ez dudanez lan egiten bohemiaren aire alternatiboan (Libelula libelorum bat bezala) bizi naiz, eta, gainera, aktore eta antzerkigintzaren eremuan ikerketa eta sakontze prozesu baten murgilduta nagoenez, Karibeko hondartzan dagoen pinguinoaren antza daukat. Hala ere, burugogorra ere banaiz, eta erraietatik ateratzen zaidan sentimendua akabatu nahi ezean, ene errealitate surrealistan iraunen dut ahal dudan arte, tropikoko pinguinoa bezala, edota Mikaren dragoi-bonbero iraultzailea bezala. Maputxe gazteak heavy eta punkak bihurtu dira eta euren lekua eta nortasuna aldarrikatzen dute Txile eta Argentinako asfaltoan. San Frantzisko auzoan toxikomanoek ez dute euren tunelean lekurik aurkitzen eta polizia beltzek amorruz ostiatzen dituzte kale kantoietan (legea eta kalea eurena da, Charlieren demonioek ez dituzte tunelak ametitzen). Munduko edozein tokitako bereber gizon librea da, indiarra bezala, amerikarra bezala, euskalduna bezala, pertsona bezala, eta edozein indioilar santu bezala. Politikoek politika egiteko borondatea dutela diote karteratik karterara aldatzen diren bitartean. Bizkaiko Aldundiak ere borondatea baino gehiago jartzen du Euskalduna Jauregira, Errusiako Opera ekartzeko Bilboko Udalak kanpoko ekoizpen komertzial eta entzutetsuak ekartzen ditu guztiok bilbotarrago sentitzeko, akaso. Barbarie kulturala dela dio utopia irratiak. Frantzian intermitenteek ez daukate inongo erreparorik Avignongo jaialdia pikutara botatzeko, euren eskubideak aldarrikatu bitartean (hemengo aktoreon eskubideak zeintzuk diren hobe ez aipatu). Portzierto, adore eta baloreagatik EABri besarkada bat! Espainiako Gobernua, herri honetako egunkariak itxi, eta, horrekin nahikoa ez denez, beste herri batzuekin jolasten da bakeroetara. Hori bai! Bakeroak beti onak eta garaile! Gu, indio eta indioilarrak berriz ere. Jorgeren eskulturak bere laborategitik atera dituzte, eta erreminta poetikoak lotsati eta akaso negarka daude bizitzako erakustazokan. Begoña, zuri ere besarkadak! Telebistari begirada bota eta Potxolo, gerra eta futbol ondoren, demokrazia da gehien erabiltzen den hitza —auskalo! zer nahi duen esan demokrazia hitzak—. Euro madarikatu honekin zenbat garestitu den bizitza, e? Politikari gehienak zulo beltz batean sartuko bagenitu, akaso libreago biziko ginateke. Eta eurekin batera, ekonomista, polizia, legegizon, eta deabru horiek guztiak infernura botako bagenitu, bizipozez biziko ginateke. Herriaren gaitzik handiena boterea da. Botereak, estatistika guztiak barne, holokausto neurtuak eragiten ditu. Historiaren eta izakiaren erlijio bakarra: dirua. Mitoa aspaldi ahaztu genuen. Egungo gizarte moderno eta aurreratuetan dirua eta boterea daukatenak dira Jaungoiko eta profeta. Ferietako barrakan ez da zaldirik gelditzen, Arabiako printze batek erosi du azkena Interneten. Eta serio ari naiz! Benetako kultura baten borrokatzaile amorratua naiz. Terrorista patetikoa batzuetan, terrorista poetikoa besteetan! Herriak bere apaltasunean gordetzen duen kultura aldarrikatzen dut, ezkutuan dagoena, hori da zaindu eta landu behar den kultura. Kultibatu beharreko kultura. Letra txikiz idazten den kultura horren apologista naiz. Egiazko errealitate bakar eta ahalguztidunaren aurrean, nire errealitate, bizipoz eta biziminak ez zaizkio inori axola. Tabakoa erretzen baduzu, hil egingo zara. Urte osoan lanean ibili eta zigarro mordoa erre ondoren, hemen naukazu, leihatilatik pentsatzen: demokrazia, tabakoa, toxikomanoak, aktoreak, maputxeak, pertsonak... arren, esadazu: labirinto puta honetan non dago minotauroa? Espiritualki hustuta eta karteran xentimorik gabe, nekatuta nago. Kanpoan (herri eta erraien tartean) gertatzen denaz agobiaturik, barrura begira. Arnasa sakon hartu eta ea indarberritzen naizen. Jon Gerediaga lagunaren Galeretako Arraunlarien poema-kanta marmarka: Infernuko arotzak / ez du bere lana bukatu / hezurrezko arraunak / ke dira bilakatu!. Nire gelako leihatila itxi eta negar egingo dut. Iluntasunean gordetzen den irria aurkitu arte ez naiz aterako. Ondo izan!
Klik!
2003ko uztaila, Berria
Txat!
www.bigarrenatala@berria.klik > ireki lehiatila > kaixio! > Error >> kaixo! > Zein dago bestaldean? > Gela ilunean jarraitzen dut < Klik! > Kaka zaharra! > Gerla ilunean > Irribarrearen bila > Utopia web Zein dago hor? > Ni > Zu? > www. Triniti. Triniti, non zaude? > Ez nazazu bakarrik utzi > kk. Morfeo. Bidali programa berria > Berria egunkaria > Yakarta. Babilonia. Trichur. Dahomey. Egunkaria itxi zuten! > ESK > ¡¡Horror!! > Error >> Uztapideren bertsoen bila nabil! > BIL > Usted ¿pide? > ¡Pide pibe! > ¡Bebe pive! > mmmedann! > Uztapide, letxe! > Who is Uztapide? > Uztabideko Uztapide, kaguensos! > Fucking usttapide! > Error >> ITZ > SGAEkin hitz egin nahi dut > Mesedez > Bai esan, nor zara? > Anonimo naiz > Nor? Geronimo? > Ez. Anonimo. Azken hilabeteetako emanaldiak kobratz > Error >> Iturgaitz ¿dónde está la calle kalea? galdetzen dabil Aulestiko plazan > Por favor, esan > Non dago > Itur > Gaitz > Jajjjjjj! > SU > Error >> Kultura baino hobe, agrikultura! > Lurra sikatu da eta landetan ez dago bedarrik > Minotauroak gosez hiltzen ari dira > Labirinto puta honetan ez dago irtenbiderik > irratia > azken frekuentzia > mz! > egunkarietan kulturako orrialde gutxi daude beti! > Zergatik? > Kultura ez zaigu interesatzen > herri baten kultura benetan maite duenak beste herri guztien kulturak ere maite ditu > zer da kultura? > zer eta zein da herri baten kultura? > sustraietara jo! > error >> nun za? > Gelan nago> Kirofanoan > bihotza taupaka entzuten dut > Bihotzaren dantza > Butoha bezalako dantza anarkiko eta zintzoa > Krak! Krak! > Etxalargo elizaondoko hilobian izkutatuko dut bihotza > Edo Oñatiko Hiritegi kobazuloan > Eta saguzarrek bihotzarekin dantzatuko dute > Eta gauez aterako dira > Bihotza eta saguzarrak > Haiek eta ni > Fausto eta Mefistofeles > Atarrabi eta Mikelats > Eta herritar, hiritar, pizti, lore, landa eta landare guztiak erakarriko ditugu gure dantzekin > Eta guztiok mamu bihurtuko gara > Gerla ilunean > Gela ilunean > Zein za? > Error > www.utopiairratia < ARI > Arian > Arian nago? > Arian zaude? > muak aurrezki kutxa > harpidedun egin zaitez > close > bihotzak> close > Ari-an > Ariadna > maitia > xxxsx > larrua jotzen sartuko gara itsasoan barrena... ito arte > gluppppp!!!! > itsasoan ez dago labirintorik > itsasoa bizitza eta heriotza bezain zabala da > argia eta iluna > ezezkoa eta kaotikoa < AN > error >> Ferien barraketako azken zaldia erosi zuen Arabiako printze baten bila nabil! > Bin Laden? > Ez dorreak ez, motel! Z a l d i a > GO < Zaldia-totem > < ARR > Baserritarrek azken minotauroak saltzen dituzte Zugarramurdiko ferian!!! > Non zaude? > Minotauroa > Galduta nabil > Labirinto madarikatu honetan > Aguzarra naiz, mihi eta haginik gabea > Erlijio berri bat ari naiz bilatzen > re-ligare > itxi > close > zabalik eta libre dagoen bide bat > Segi bilatzen > Error >> utopia irratia? > www.iraun > Erro > Agbogbo Mnworen edertasunak itsutu nau > Ariadnarenak > Faustorenak > Trinitirenak > Atarrabirenak > edertasuna aurkitzerakoan itsutu nintzen > Kavafisek ere irabazi zuen galdutakoa > ez nabil argitasunaren bila > jo-jai-kyua > argia bilatzen ARI naiz > Galduta nabil > aurkituko al dut argia noizbait? > nonbait? > ARR > ederra > Ilun dago! > Klik! > Nire etxea aurkitu nahi dut! > Mesedez > Aurkitzerakoan leihatilatik irtengo naiz hegaz! > aguzahar eta saguzarrekin > zurekin ere > Argi dago, ezta? > Itxi leihatila > Chat > Error >>>> Txat!
2003ko abuztua, Berria
Taup!
Klik! Argia piztu! Txat! Erritmoa jarri! Ta! Ta! Ta! Ta! Munduko tribu guztiak. Adi egon! Lurtar guztioi! Zeruko kamaradak! Bizitzaren nomadak! Etxekoandreak! Utopiagabeak eta utopiazaleak! Kronopioak! Matxinada poetikoaren dantza! Lurgorrian, lurbeltzean, lurzurian! Txantxangorri, txantxantxuri eta txantxanbeltz guztioi! Jai Alai Katumbi Expres aurrera! Bizitza eta heriotza maite dutenentzat! Nire hitzbala guztiak zuentzat! Maputxe punki eta heavyak! Fausto! Ariadna! Triniti! Di! Ta! Ta! Ta! Iritsi da garaia! Egun preziatua! Poesia! Zaldi bakartia! Zaldi eroa! Zaldi galdua! Zaldia Totem! Tau! Itsasoa eta zu! Lurra eta ni! Infernua eta gu! Zerua ez da inorena! Etorkin guztiei! Titere eta titiriteroak! Mefistofelesen maitaleak! Inozentzia eta Ignorantziaren katedratikoak! Aktore, dantzari, arkakuso eta subkomandanteak! Zapatari, albaitari, txistulari, eta langileriari! Patafisiko eta dadaistak! Fibonacciren zenbaki magikoak! Abisaleko arrain eta arrametako mozoloak! Emagaldu eta emeirabazleak! Anarkistak! Memoriaren maskarak! Aletheia! Aleluia! Bisexual, homosexual eta hermafroditak! Unibertsoko zirkulu, hiruki eta laukiak! Zen! Tei! Hita Ti! Ti! Piztu utopia irratia! Tei! Hita! Ta! Ta! Dirulaguntzak muak! aurrezki kutxan sartu! Banka mundiala akabatuko dugu! Subkulturaren indarrak batu! Ghettoetako mamuak! Argiaren eta ilunaren kontenplatzaileak! Egin dezagun egin beharrekoa! Kaleko poeta, mozkor eta aingeruak! Prestatu matxinadak! Amaon, amatxar, aiton eta aitxarrak! Borroka eta dantza dezagun bihotza hautsi arte! Ditau! Tau! Tau! Tau! Atera gelatik! Zabaldu leihatila! Irten kobazulotik! Amatatu telebista eta errealitatea! Mundu arrotza geurea egin dezagun! Geurea eta zabala! Irekia! Akabatu historia eta istorioak eraiki! Erre ditzagun injustiziaren lege guztiak! Sar itzazue zuen Egiak ipurtzuloan! Aletheia! Aleluia! Globalizazioa, homogeneizazioa, zibilizazioa, fosilizazioa, gezur-sentsazioa, boterezazioa eta indarkerizazioaren aurka: DRAMA!! Ekintza berria! Terrorismo poetikoa! Jauzi egin eta dantzatu! Zapaldu lurra! Tau! Inork ez duzureniregure dantza geldituko! Inork ez du gure bihotz beltza, gure bihotz gorria, gure bihotz zuria isilduko! Inork ez du gure tunelean ezkutatzen den argi beltza kenduko! Eraiki eta dantzatu dezagun errealitate berria! Ditau! Ditau! Gora bihotzak!
Taup!
2003ko iraila, Berria