Antzerkiaren labirintoan II
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
Ander Lipus
1971, Markina-Xemein
 
2023, saiakera
Antzerkiaren labirintoan II
Ander Lipus
Azaleko irudia: Gonzalo Etxebarria
Diseinua: Metrokoadroka
2023, saiakera
240 orrialde
978-84-19570-12-3
aurkibidea

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

Erosi: 18,05
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Sar hitza (EHAZE)

ANTZERKIAREN LABIRINTOAN II

ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA

Teloia gora!

Arte

Drama

Formakuntzaz

Inperfekzioaz

Lehen egunak

Irudirik ez

Teknika agerian

Fusioa

Trabesa

Inprobisazioa / bat-batekotasuna

Estreinaldia

Helburua

Giltza

Jarduera / aktibitatea

Organikoa

Aurreratzea / antizipazioa

Emozioa edo odola

Segmentazioa

Justifikazioa

Estrategia

Nandikeshvararen bertsoa

Beheko sua

Begiak

Eskuak

Oinak

Pilotariaren biomekanika

Sexua

Objektuak

Txakurraren buztana

Konkretua / zehaztasuna

Memoria sentsoriala

Irudimena

Moldaketa

Ekonomia

Kontzentratu ala zentratu?

Blokeoa

Tentsioak eta in-tentsioak

Ohikoa eta ezohikoa

Txerria zakuan sartuta

Ekintza eta mugimendua

Aktore dantzaria

Erritmoa

Arkua

Edertasuna

Dilatazioa

Nahikeria

Izerdia

Txirlak

Txaloak hartzea

Krisiak

Traininga

Gainditzea / hobekuntza

Kodifikazioa

Partitura fisikoa

Intentzioak

Urgentzia edo premia

Animalizazioa

Lan egun bat

Irten aurretiko urduritasuna

Hirugarren emanaldi hura!

Espazioa

Laugarren horma

Zuzendaria istripuz

Teknikaren ezagutza

Bi aktore mota

Pedagogia eta transmisioa

Aurre-adierazkortasuna

Kontzientzia hirukoitza

Aktorearen bost zutabeak

Aktorearen bi lurrak / zoruak

Teloia jaitsi da

Azken emanaldia

ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN

UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK

Utopia

Mandragora. Teatro oso baterantz

Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak

Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika

Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa

ANTZERKIOLA GARAIKOAK

TopASKEtak

Euskal antzertiaren aldare hutsa

Euskal antzerki antropologia

Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa

Ez naiz Jollibudeko aktore!

Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!

Memoriaren macjarak

Telebista, gure buruen alpistea

Argentinan antzerkia euskaraz

Hank Klee

Ez daukat ezer esateko

Inurrien bidea

Munduak biraka jarraitzen du

Al-Jayal edo irudimena

Hordago!

Urrezko armiarma

Espazioak

Kult-ura

Antzerkigintza eta hezkuntza

Laborategiak

Antzerkia! Antzerkia… zertarako?

Bertsoartean irauten duen arnasa

Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah

Aktore europar baten eskizofreniak

Armairua beteta

Nekea

ARTEDRAMA GARAIKOAK

Bakean bizi baino, hobe bakean hil

Trabesa

Udako gauzak

Senpere, Senpere

Klara eta Kandido

Egoitzak, egonaldiak eta bitartekotzak

Habana

Unibertsala!

Hamar urtez

Zer da antzerkia?

Programa politikoa

Etxekoak

1971 Kalleokerrako mutila

Etxeko zapatiletan

Ez dut ulertzen!

 

 

Manta gorrian,
Ilargi zuria eta dantza beltza

 

Eskerra delarik galtzen giren güti güzi hartan

Bizia da lokhartzen heriotzaren mantetan.

Zer deabrü behar badü hola jentetzeak arren koño!

Hau nahi hura ezin, hartaz ase henaz gose, seküla ez aski.

Dominika Rekalt. Oiherkoren trajeria

 

Aurtengo ekain eta uztailean manta gorri bat jarri omen dute zeruan. Ez dakit, heriotzaren manta edo bizitzaren izara den, baina beroaren ondorioz nire burmuineko hainbat neurona erabat kiskalita gelditu direla konfirma dezaket. Gorriak pasatu ditugu bero itogarri honekin, ezta?

      Metaforak ezin hautsi errealitatearen anfora. Pil-pilean dago mundua, eguzkia eta ilargia dira konplize, eta gori-gorian biraka dabil mundua: herrien arteko gatazkak, etorkinen arazoa, emakumeen borroka… begirada orokor bat emanda, panorama gorria bizi dugu une oro.

      Gure ingurumarian ordea —bero izan ala ez izan—, ehundaka gorputz eta arima gorriz janzten gara. Jai egunak, herriko festak! Udaberriko kukuaren soinuak esperantzaz hitz egin zigun, sanjuan gaueko su gorriaren gainetik saltoka utopiaz betetako irrintziak bota ditugu, jantzi zurien gainetik zapi gorria nabarmentzen da sanfermin eta beste hainbat festatan. Izar zuriak noria, tiobibo eta tiropitxoien bonbilla gorriekin nahasten dira, gauaren iluntasunean. Uholde arriskurik ez, baina ardo gorrizko erreka ikaragarriak sortu dira hainbat herritan, eta jendearen masail gorrituetan begietatik hasi eta ezpainetaraino iristen den irribarrea azaltzen da. Gure gorputz zuriak hondartzaren magalean gorritu dira. Maitasuna, ai ene! Beti prest norbait gorriarazteko. Eta semaforoa ere gorri dago stop!

      Beharrezkoa da stop! Bestela puntuak kendu, multa jarri eta oporraldiak stropeatuko dizkigute. Eta urtean zehar gorriak pasatu ondoren, uda honetako manta gorrian etzan gara. Gau beltzaren zeru zein infernuan, etzan gaitezen bada. Urte osoko lan, izerdi eta nekeak, blai-blai eginda utzi ditu izara zuriak.

 

Ofizioz aktorea naiz, eta profesionala naizela uste dut, baina gainera, gustuko dudan eta ilusionatzen nauten proiektuetan egin nahi dut lan, eta honek, enpresa bat eraikitzea suposatzen du. Orduan, ez naiz aktorea, enpresaburu naiz, beno kooperatibista, eta bestalde, gizarte segurantzaren paperetan “administrari laguntzaile” naizela jartzen du. Berriz errepikatuko dut, aktorea naiz ofizioz eta afizioz, profesionala! Gure herriko kultur teknikari eta politikariak ez ote dira bada amateurrak izango?

      Hala ere azken bi hilabeteotan bihotzetik ateratzen zaigun antzerkia egiten ibili gara. Bizkaiko eta Gipuzkoako herrixketan, inolako abisurik gabe lehenago gertatzen zen bezala, Komeriantero Beltzen Karabana atera eta zenbait herri eta auzo teatroz jantzi dugu. Zuberoako mendi mitiko batean ere, hainbat herritar bildu dira pastoral beltzaren inguruan. Benetako proiektuek, bihotzetik ateratzen diren horiek, bakarrik militantziaz dira posible, eta nahiz eta guretzat beharrezkoak eta balio handikoak izan, ekonomikoki guztiz debaluatuak daude. Hala ere, jakin beharko genuke, herri baten bihotzak, herri baten taupadak, ez duela presiorik.

      Goizaldeetan, manta lurrean dago, kukua isildu da, kale kantoiek beiraren berde kolorea dute, eta gure prakak eta alkandorak ardo gorriaren eraginez beste tonalitate bat hartu dute. Orain, kukuak utzitako isiltasun beltzean, begirada eta sorbalda makurturik, geldo goaz beirazko kale berdeetan zehar, arrosa kolorez jantzita. Izan ere, istorio, maitasun, drama, samin guztiek… daukate kolore bat.

      Abuztuan sartzen gara eta nik, betiko galdera egingo diot ene buruari: merezi izan du horrenbeste esfortzu, horrenbeste sakrifizio, merezi al du antzerkian jarduteak? Era askotako maskarak jantzi ondoren, orain nirea ezin aurkitu. Hutsunea. Txikitan, beti uda heltzeko desiratzen nengoen. Baina behin iritsita, faltan botatzen nuen ikastola.

      Antzerki munduan gabiltzanok gorriak pasatzen ditugu bai, eta kexatu ere dezente kexatzen gara: “Hau nahi hura ezin, hartaz ase enaz gose, seküla ez aski” zioen Oiherkoren trajeriaren sortidak. Ahüzkingo mendian, ilargi zuriaren azpian pastoral beltzak.

      Ez naiz lokartuko bada heriotzaren mantetan eta gurea den lur beltzaran honetan dantzan jarraituko dut. Zaindu dezagun ondo arren, gurea dena eta gura duguna; gurea ez dena eta gura ez dugunaz bizitzea ez baita batere gatxa.

      Iritsiko da eguna non aingeru eta deabruen (t)artetik ihes egingo dudan, mantangorri bihurtuta; egun beltzen zauria zarratu eta gau zurien ametsetara zabaldu; lur beltza utzi, zeru gorria zeharkatu eta ilargi zurirantz hegaz. Teatroaren beharrizanik gabe, hegaz, mantangorri bihurtuta.

 

2006ko uztaila, Nabarra